XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAGDALENA DAMUTUA (goian) Georges de la Tour-en estilo berezia agertzen du (1693-1652).

Caravaggio-ren eragina du pintore honek, eta ilun argiak moldatzen oso ona da.

Bada beti irudiei argi emateko argizari edo kriseiluren bat.

La Tour hori, luzaz ahaztua egon bada ere pintura frantseseko maisu handienetarikoa dugu.

[POITIERS-ko DIANA (ezk.), François Clouet-ena (? -1572).

Fontainebleau-ko eskolakoa dugu pintore hau, bere anaia Jean bezalaxe.

Jean Antoine Watteau (1684-172).

Rococo frantsesean hasi zuen bere karrera, eta gai arin eta axalekoei berezko sensibilitatea ematen jakin zuen.

Inspirazio iturri izan zituen Commedia dell Arteko pertsonaiak, koadro hontan ikusten dugun bezala: ITALIAR KOMERIANTEAK (esk.).